Preferente mailan 27. jardunaldia jokatu zen. Altsasuk Beriain hartu zuen Dantzalekun, eta festa ederra ospatu zuten etxean, Altsasuk 8-1 hartu baitzuen mendean Beriain.
Altsasu hasieratik izan zen nagusi. 16. minuturako Armstrong Fah-k Altsasuren markagailua mustu zuen, eta atsedenaldira 4-0 aurretik zirela joan ziren altsasuarrak, Yonatan Davila, Mikel Etxaiz eta Asier San Romanen golekin. Bigarren zatian Altsasuk agintzen jarraitu zuen. Imanol Lobok bosgarrena sartu zuen, Asier San Romanek seigarrena eta orduan iritsi zen Beriainen erreakzioa 6-1ekoa lortu baitzuten. Altsasuk bere horretan jarraitu zuen, eta Eneko Vera eta Yonatan Davilari esker, azkenean 8-1, garaipen polita lortu zuten.
Sailkapeneko goi postuetan ez da mugimendurik egon. San Jorge da liderra (55 puntu), baina Amigo bigarrena zelatan du, bigarren baita puntu berberekin. Valle de Egues B da hirugarrena (49 puntu), igoera postuetan, eta Altsasu laugarrena da, puntu berberekin (49 puntu). Beraz, estu eta garesti daude goiko hiru postuak. 28. jardunaldian Altsasuk sailkapenean hamaikagarren den San Miguel du aurkari apirilaren 26an, igandea, 16:00etan Larragan.