Nesken hirugarren mailan 21. jardunaldia jokatu zen. Aurreko jardunaldian Osasuna B liderraren kontra sekulako jipoia jaso ondoren, Altsasuk egoerari buelta eman zion eta Ardoiren kontra Zizurrera egindako bisitatik garaipen polita ekarri zuen.
Ardoik eta Altsasuk lehia oso estua izan zuten. Zenbait saiakeren ondoren, azkenean Altsasu taldeko Laida Garziandiak 36. minutuan markagailua mustutzea lortu zuen, Altsasu 0-1 aurreratuz. Minutu bat barru Maite Somocurciok Altsasuren bigarrena sartu zuen, gorritxoen gozamenerako. Bigarren zatian lehiak bizi-bizi jarraitu zuen baina Altsasuk agintzen jarraitu zuen, Nerea Arellanori eta Laida Garziandiari esker Altsasu 0-4 jarri zelako aurretik. Azken unean iritsi zen etxekoen erantzuna; 75. minutuan Ardoiren gola iritsi zen, eta 87. minutuan Zizurkoek bigarrena sartu zuten. 2-4 irabazita itzuli ziren altsasuarrak, pozarren.
Osasuna B-k jarraitzen du lider 21 jardunaldietatik 20 irabazita (61 puntu) eta Mulierri 7 puntu aterata (54 puntu). Altsasu seigarren da (26 puntu). Asteburuan ligako 22. jardunaldia jokatuko da, azkena. Altsasuk zazpigarren den Tudelano hartuko du apirilaren 26an, igandea, 17:30ean.