Altsasuko suhiltzaileen parkea praktikarako tokia bihurtu zen atzo, apirilak 21. Suhiltzaileak eta Altsasuko osasun etxeko profesionalak elkarrekin prestakuntza batean parte hartu zuten. Izan ere, bi kolektiboetako kideek parte hartzen dute larrialdi egoeratan. Min hartuta dauden pertsonen kasuetan elkarrekin maniobrak nola praktikatu zuten.