Astekaria

Sormena topagune

Erkuden Ruiz Barroso 2026ko apirilaren 29a

Victoria A. Musseti 'Olaiaren lorategia'-ren ondoren, Altsasun. VERONICA ARIZCUREN

Pajaros Pintados antzerki konpainiak sormen bitartekaritza proiektua sortu du

Zuhaitzak mozten direnean enborraren azalean zati desberdinak daude, zati gazteena albura deitzen da, eta bertatik salbia pasatzen da. Albura ere Victoria Alvarez Musseti altsasuar-olaztiarraren Pajaros Pintados antzerki konpainiak sortu duen sormen bitartekaritza proiektu berria deitzen da ere; Albura Sormen Zukua, hain zuzen ere. Besteak beste, Olaiaren lorategia (gaztelaniaz, El jardín de Olivia) antzezlanan oinarritutako belaunaldiarteko esperientziak antolatu dituzte Irurtzunen eta Altsasun apirilaren 13tik 16ko astean, eta esperientzia "ederra" izan dela esan du antzerkigileak. 


'Olaiaren lorategia' antzezlanaren ondoren hausnarketa egiten. VERONICA ARIZCUREN

"Orain arte egiten genituen gauzei estruktura bat ematea da ideia; konpainia hasi genuenetik arte erresidentziak egin ditugu, jendeak sormen prozesuan parte hartzen du, tailerrak ere egin izan ditugu...". Pajaros Pintados komunitateari lotuta dagoen antzerki konpainia da eta gai sentsibleekin lan egiten dute, "barrutik, istorioetiatik, eta hori ezin da egin pertsonekin harremana ez badago". Urte hauetan gauzak egiten joan dira baina "estruktura" baten falta somatzen zuten, eta Fundacion Caja Navarra eta Fundacion La Caixaren Innova proiektuen bitartez Albura martxan jartzea erabaki zuten, "eta aurrera atera da". Hasiera batean konpainiaren proiektuetatik sortzen ari dira "ezagutzen dugulako eta metodologia eta estruktura bat planteatzeko", baina ideia da irekitzen joatea eta artista gehiagok proiektuarekin bat egitea, "komunitatea elkartzea".

Mussetik "herrira itzultzeko" beharra zuela esan du, eta proiektu honek horretarako aukera eman dio: "Azken utetan nolabaiteko urrunketa bat izan dut, azkenean lan honekin alde batetik bestera egoten naiz, baina garrantzitsua da esatea nondik datorren. Alde batetik, Uruguaitik nator, baina hemengoa naiz ere". Lotura "berrabiarazteko" beharra zuela esan du antzerkigileak, baita nerabe zenean herrian ez zeuden espazioak sortzeko ere: "Gai zailei buruz hitz egiteko espazioak, esaterako, dolua, ahaztura, memoria...". Aurretik gauzak egin izan direla esan du, "baina egiten diren gauza horiek ezagutarazteko egitura bat izatea". Gaineratu duenez, herrian jende kreatibo asko dago, eta Sakanako naturarekin eta paisaje horiekin inguratuta eta sinbologiarekin, lurraldearekiko lotura handitzen da. 

Sormena
"Ideia da dagoena hartu eta dauden espazioak ezagutzera eman eta errekonozitu. Badira hemen elkarte asko ez nituela ezagutzen ere. Alburaren bidez horiek biltzea espero dugu". Irurtzunen eta Altsasun eman dituzte lehenengo urratsak, baina Sakana osora hedatzea espero dute, baita Nafarroa osora ere; Agoitzen, Los Arosen eta abar izanen dira egunotan. "Lurraldera lotutako proiektua bat da; antzerkiaren bidez komunitate espazioak sortzea. Antzerkia ez ikustea artea bezala bakarrik, antzezlana ikustera joatea eta horretan gelditzea, baizik eta arteak ere zerbaiterako balio duela ikustea". Antzerkiaren indarra erakutsi nahi dute Albura proiektuaren bidez, "topagunea badela".  


Veronica Musseti 'Olaiaren lorategia' antzezlanaren ondoren azalpenak ematen. VERONICA ARIZCUREN

Antzezlan baten prozesu osoa bizitza da ideia: antzerkira joan aurretik, antzezlana bera eta ondoren. "Aurretik eta ondoren sare sozialetan proiektua jakitera ematea izan daiteke; hurbiltzeko modu bat da". Bestela, tailerrak, eskola kanpainak, belaunaldien arteko esperientziak eta abar planteatzen dituzte: "Adineko jendea gazteekin elkartzea eta bertan sortzen dena, ikuspuntu desberdinak ikustea, oso polita da". Jendeak prozesuaren etapa desberdinetan parte har dezake, "ez dugu inor behartzen", baina bide osoa egitea "aberasgarriagoa" dela esan du Mussetik. Hortaz, mota desberdineko ekimenak antolatzen dituzte, adibidez, Irurtzunen bakardade ez hautatuko talde batekin lan egin zuten, "talde zehatzagoa" edo ikastetxeetan ere lan egiten dute; bestetik, talde irekiak antolatu dituzte ere, "gure ideia da elebitan egitea, jende guztiarendako irisgarriagoa izateko". Doakoak dira ere, dirua eragozpena ez izateko. 

Lehenengo esperientzetan Olaiaren lorategia lana oinarri hartuta doluaren gaia landu dute, eta horretarakok Goizargi elkartearekin lan egin dute ere. Tailerretan, besteak beste, collage teknikaren bidez haien oroitzapenen lorategiak sortu zituzten.