Apirilaren 20tik 30era Nafarroako Lanbide Heziketan izena emateko epea zabalik izanen da, eta Sakana LH institutuan ate irekien jardunaldiak egin zituzten apirilaren 16an eta 18an. Jende asko hurbildu zen ikastetxearen eskaintza ezagutzeko. Apirilaren 16an, ate irekien jardueren barruan, ibarreko eragileen mahai ingurua egin zuten zentroan bertan. Lanbide Heziketa "ikastetxe eta industria sarearen arteko zubi perfektua eta laneratzeko gaitasuna eta lehiakortasuna" hobetzeko tresna dela azaltzeko antolatu zuten: "Lanbide Heziketak Sakanan ikasi, bizi eta lan leloarekin bat egiten du, eta ibarrak behar dituen etorkizuneko langileak trebatzeko aukera eskaintzen du".
Mahai inguruan AES Sakanako Enpresarien Elkarteko Javier Artetxek, Sakanako Garapen Agentziako Odei Arregik, Nafarroako Lansareko Vicente Claverrek, Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Diego Uhartek, Etxarri Aranazko Gizarte Zerbitzuetako Ana Balda teknikariak eta Ignacio Urbitarte Sakana LH institutuko zuzendariak parte hartu zuten; solasaldia zuzenean eman zuten Interneten eta Youtuben ikus daiteke (Iruñe Astiz Larunberen kanalean).
Baloreaz, egiten ikasteko ahalmenaz, dibertsifikazioaz eta arrakastaz hitz egin zuten
Sakanako baloreaz, Lanbide Heziketaren egiten ikasten duen ahalmena, dibertsifikazio eta arrakasta kasuak eta matrikulazioari buruz hitz egin zuten, besteak beste.
Insitutuko eskaintzak Sakanako eskariarekin bat izaten saiatzen direla esan zuen Diego Uharte Hezkuntza departamentu kideak: "Hemen Sakanan enpresa sariari egokitzen da". Hortaz, institutuak eskaintzen dituen ikasketa asko industriara bideratzen dira, "baina gizarte aldea alde batera utzi gabe; dibertsifikatu da". Ikastetxean eskaintza bat sartu aurretik, eragile guztiekin lan egiten dute. Ignacio Urbitarte zuzendariak gaineratu zun zonaldean eskatzen diren ikasketak eskaintzen dituztela, "zentro industriala izatetik, departamentuari esker, zerbitzu sektorearekin ere handitu da". Batzuk jarri dituzte eta "ez dute jarraipenik izan", eta beste batzuk aurrera egiten dute eta mantentzen dira. "Zaila da, bain ari gara".
Vicente Claver Nafarroako Lansareko teknikariak aipatu duenez, industrian krisialdia egon den arren, Sunsundegiren itxierarekin, esaterako, industriarekin lotutako lan eskaintzak betetzeko arazoak dituztela: "Gehienbat, mekatronika, mantenimendua, soldadura eta automatizazio industriala". Enpresek geroz eta lan "kontsolidatuagoak eta sofistikatuagoak" eskatzen dituzte, eta horregatik lansarerako instutua "apustua bada; horregatik lagundu nahi dugu profil horiek betetzen".
Sakanako Enpresarien Elkarteak eta Sakanako Garapen Agentziak, azaldu zuen Javier Artetxek, Sakana LHa bultzatzeko apustua egin dute: "Historikoa da eta aspalditik dator enpresek arazoak dituztela lanpostuak betetzeko, gehienbat tekniko espezializatuak metalurgian, meknaikoak, soldadoreak, elektrizitak...". Duela hiru urte eragile guztiei eskere kaldereria eta soldadura iasketak berreskuratu zituzten, "gure industrian oinarrizkoak direnak". Zikloak berreskuratu zituzten enpresen inplikazio konpromisoarekin: "Formazio dualarekin, intentsiboa, praktika ordu gehiago eta ordaindutakoak. Bakarrik lau grado daude Nafarroan, eta hiru hemen daude". Robotika, soldadura eta kaldereria dira gradu horiek, eta orain administrazioa ere.
Hamar urtetan LHko institutuan ikasketak eta matrikulazioak bikoiztu egin dira
Eskaintza eta eskaerari eta gazteen ikasi nahi dutena erreparatzeari ez ezik, Odei Arregi garapen agentziatik aipatu zuen garrantzitsua dela enpleagarrtasunari ere aipatzea: "Gero enpresek zer eskaini dezakete enpelgu bezala. Agian gazteek nahi dutena jarri dezakegu, baina Sakanan ez badago enpelegu hori, kanpora joango dira eta azkenean bertan bizitzera joango dira". Kontraste hori egiten saiatu behar direla gaineratu zuen. "Azpimarratu nahiko nuke, plan estrategiko martxan jarri genuenean duela hamar urte institutuan gradu erdia zeudela, sei, gaur hamabi daude. 20.000 biztanleko haran baterako sekulako eskaintza da, aukera eta esfortzua". 98 matrikulatuetatik gaur egun 200 bat matrikulatuera pasa dela esan zuen ere, "bikoiztu egin da, lanketa izugarria izan da, eta guztiok jarri dugu esfortzua".
Sakana LHn urteak darmatzate ikasketa dualagatik apustua egiten, baina duela hiru urte legea eta paradigma aldatu zela azaldu zuen Urbitartek. "Oso polita da esatea, paper gainean dena oso polita ikusten delako, baina gero kostatzen da. Klaustroa inplikatzen da, enpresak ere inplikatzen ari dira". Enpresari bakoitzari eta pertsona bakoitzari aplikatutako praktikak egiten dituzte, "eta lan handia da". Bidean ari dira. "Ezin dugu egun batetik bestera dena aldatu, lan ona da, bai, baina denbora behar du eta bidean ikusiko dugu zer gauza hobetu behar diren eta zerk funtzionatzen duen". Bide berean, Uhartek gaineratu zuen Nafarroan urteak zeramatzatela "Europako modeloa begiratzen", eta legea "etorri" zela: "Nik uste itxoin genezakeela pixka bat; badakit gai mugitua dela, eta agian inplantatzeko itxoin ahalko genuen". Baina Espainiako Ministeritzatik onartu zuten. "Nafarroan esperimentatzen egon ginen eta egia da ez ginela inoiz prest egongo". Ikasleendako hasieratik enpresera joatea oso ona dela aipatu zuen: "Ez bakarirk lan bat ikasteko,beste gauza batzuk ere ikasten direlako". Enpresarien elkartetik "kontzientziatuta" daudela esan zuen Artetxek.
"Makinetatik pertsonetara pasako gara orain", esan zuen Ana Baldak, insitutuaren eskaintzen dituen osasun zikloei buruz hitz egiteko. "Garrantzia handia" dutela esan zuen Etxarri Aranazko gizarte zerbitzuetako teknikariak: "Gure lana da dependentzia gradu desberdina duten pertsonak zaintzea etxetik atera gabe". Hortaz, praktikak egitera joaten diren ikasleak oso gaztetxoak direla aipatu du: "Agurtu, nola dauden galdetu eta horrelako gauzak ikasten dute ere". Ikasgelan agian ikasten diren gauzak.
Erronkak
Industria gizonezkoena eta zaintzak eta zerbitzuak emakumezkoena buelta ematea da "gizarte bezala ere" dituzten erronkak. Artetxe: "Enpresek pertsonak bihar eta bilatzen dituzte". Urrats oso txikiak eman direla aipatu zuten. Euskararen presentzia ere "pixkanaka" sartzen ari da.