Futbola

Altsasu Kirol Elkarteak III. Futbol Campusa antolatu du

Guaixe 2026ko apirilaren 23a

Uztailaren 1etik 15era lehen txanda izango da, eta uztailaren 16tik 31ra bigarrena. Izena ematea zabalik dago ekainaren 1a baino lehen.

Altsasu Kirol Elkarteak III. Futbol Campusa antolatu du, Dantzalekun, udarako. Bi saio izango dira. Lehena, uztailaren 1etik 15era bitartekoa; bertan 2015etik 2019ra bitartean jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena. Bigarren saioa uztailaren 16an hasi eta 31n despedituko da, eta 2008tik 2014ra bitartean jaiotakoek dute aukera. 

Goizeko 9:00etan hasi eta 14:00ak arte futbolean trebatuko dira neska-mutilak. Entrenamendu tekniko-taktikoak, joko kooperatiboak, partidak eta igerileku saioa izango dituzte. Bazkideek 160 euro eta bazkide ez direnek 190 euro ordaindu beharko dituzte. Bakoitzak bi kamiseta eta ur botila jasoko ditu. Izena ematea ekainaren 1a baino lehen egin behar da. Infoirmazioa (624 648 790, 649 01 98 33 edo 692 85 23 14).