Apirilaren 26an hasi eta maiatzaren 1ean despedituko da Skoda Titan Desert Morocco basamortuko lasterketa. Iaz Institut Guttmann taldearekin handbike-an historian lehenengoz Titan Deserta osatu ondoren, aurten berriro bertan lehiatzen ari da Iñaki Mujika altsasuarra, baina KH7 Titan Team taldearekin ariko da.
Sei etapatan, txirrindulariek 580 km eta 6.000 m baino gehiago dituzte aurretik, Atlas mendiaren inguruko basamortuko etapa gogorrak tartean. Nabigazio proba da, partaideek etapa bakoitzean pasa beharreko ezinbesteko puntu edo guneak lasterketa egunean bertan jasotzen dituzte. Erronka osatzea dute helburu.