Apirilaren 23an eta 26an, osteguna eta igandea, Jose Luis Guerin zinemagilearen Historias del Buen Valle filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Vallbona Bartzelonako kanpoaldeko auzo bat da, ibai batek, trenbideek eta autobideek isolatua. Kanpoaldeko auzo bat da, landa mundutik hiri mundurako igarotzea bizi duena, erdigunetik desagerrarazitako bizimoduak zainduz. Bertan, elkarrekin bizi dira lehen migratzaileen etxeak, gerraostearen ondoren iritsi zirenak, eta lo hiriko bloke berriak, migrazio berria biltzen dutenak, txoko xume hori benetako herrixka global bihurtuz.
Emanaldiak:
Apirilak 23, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro; 5 euro).
Apirilak 26, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro; 6 euro).