Pilota

Pilota eta bertsoak Altsasun

Guaixe 2026ko apirilaren 27a

Etxeko Memoriala bertso pilota lehiaketa. UTZITAKOA

Maiatzaren 1ean, ostirala, emakumezkoen pilota gertutik ezagutzeko aukera izanen da, Altsasuko Burunda pilotalekuan, Ados Pilotak eta Pilotajauku Klubak antolatutako jardunaldian. Bestek beste, ate irekiak eta pala eta esku pilota partidak izanen dira. 

Maiatzaren 1ean, ostirala, 17:45etik aurrera, Burunda frontoian, Altsasuko Pala Eskolan ate irekien jardunaldian antolatu dute Ados Pilotak eta Pilotajauku Klubak. 2017 eta 2011 urteetan jaiotako gaztetxoei bideratutako ekimena da, eta parte hartu nahi dutenek ikastetxeetan eman dezakete izena. Pala Eskolaren nondik norakoak ezagutu ondoren, 18:45ean, Altsasuko Pilota Eskolaren Emakumezkoen Pala partida izanen da.

19:30ean, Ados Pilotaren Bertso Pilota Txapelketa II. Etxeko Memoriala Emakumezkoen esku pilota profesionalaren partidak izanen dira.  II. Etxeko Memoriala Bertso Pilota Lehiaketako lehen jaialdia jokatuko dute Burundan, Altsasuko Udalak eta Ados Pilotak antolatuta. Kukuprakak taldeak, Oskoz, Olatz Ruiz de Larramendi eta Aranburu pilotariak osatutakoak, Maialen Akizu bertsolaria botillera duela, Mitxoletak taldea izango du aurkari, Agirre, Iturriaga eta Betegi pilotariak osatutakoa. Euren botillera Nerea Elustondo bertsolaria izango da. Lau eta erdiko partida eta binakakoa jokatuko dituzte.