Asteburuan preferente mailako 28. jardunaldia jokatu zen eta Altsasuk San Miguel taldea izan zuen aurkari, Larragan. Partida hasi eta berehala Larragako taldea aurreratu egin zen, eta Altsasu ezin buelta eman aritu zen. Bigarren zatia hasi eta berehala bana berdindu zuen Gorka Martinezek, eta partida zabal-zabalik geratu zen. Partida berdinketarekin despedituko zela zirudienean, 90. minutuan San Miguelek garaipenaren gola sartu zuen, penaltiz, Altsasuren zoritxarrerako.
Preferenteko sailkapena gori-gori dago. San Jorgek jarraitzen du lider (58 puntu), Amigo bigarrenarekin puntutara berdinduta (58 puntu). Valle de Egues B taldeak galdu zuenez, laugarren postura jaitsi da (49 puntu) eta Altsasu hirugarren postura igo da (49 puntu), igoera faseko postuetara, baina parekotasuna erabatekoa dela. Asteburu honetan ez da partidarik jokatuko, maiatzaren 1ean Beti Casedanok eta Larratek kopako finala jokatuko dutelako. Liga despeditzeko azken aurreko jardunaldian Altsasuk Iruña taldea hartuko du maiatzaren 10ean, 17:30ean, Dantzalekun.