Gizonezkoa larri zauritu da Etzegaraten

Guaixe 2026ko apirilaren 28a

Istripua izan duen autoa. @BOMBEROS_NA

Autoa bidetik atera da eta hainbat kolpe hartu ditu.

Iparraldeko Autobiako (A-1) 399,4 kilometroan, Etzegarateko tunelaren ahotik gertu, auto istripua izan da apirilaren 28an 07:52an. Gipuzkoarako noranzkoan zihoan auto bat bidetik atera eta bide bazterreko hesiak geldiarazi du. Auto gidariak hainbat kolpe hartu ditu eta larri zauritu da. Min hartutakoa 70 urteko gizonezkoa da, auto barruan harrapatuta gelditu da. Ezbeharraren tokira Altsasuko parkeko suhiltzaileak eta Altsasuko osasun etxeko medikua eta erizaina joan dira. Anbulantzian Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute. Guardia Civilaren esku gelditu da ikerketa.