Aizkora

Izar Berriak Txapelketako lehen finalerdia, Altsasun

Guaixe 2026ko apirilaren 30a

Eñaut Oiarbidek bere anaia Aritzekin ariko da finalerdian. IBON ERRAZU

Sakandarren artean Oiarbidetarrak eta Mitxelena lehiatuko dira finalerako txartelen bila.

Izar Berriak Aizkora Txapelketako lehen finalerdia Altsasun jokatuko da maiatzaren 2an, Iortia plazan (18:00). Hiru bikote lehiatuko dira finalerako txartelaren bila: Oier Mitxelena-Jakes Izeta V; Aritz eta Eñaut Oiarbide eta Unai Osinalde-Unai Romairone.

Horretaz gain, nesketan, Irati Astondoa-Ainize Perez eta Maika Ariztegi-Uxue Ansorregi ariko dira lanean, eta Izadi Agirre harri jasotzaileak erakustaldia egingo du.