Nafar Lansarek lagundu eta Eurodi elkarteak emandako prestakuntza izanen da barrako eta aretoko zerbitzari lana ikasteko ikastaroa. Prestakuntza Altsasuko Gure Etxea eraikinean emanen dute maiatzaren 18an hasi eta garagarrilaren 19an despedituko da. Astegunetan izanen da, 09:15etik 14:30era. Ikasleek banakako orientazioa ere izanen dute. Izena eman nahi duenak labur.eus/po7vp1gj webgunearen bidez egin dezake. Hor bertan edo 948 722 347 telefono zenbakira hots eginez jaso daiteke informazio gehiago.
Ikastaroan lau eduki landuko dituzte: elikagaiak manipulatzea eta laneko arriskuen prebentzioa aretoan eta barran, bezeroarentzako arreta aretoan eta barran, mise en place eta zerbitzuak aretoan eta barran eta edari eta janari-zerbitzu errazak prestatzea. Horretaz aparte, eraldaketa digitala, garapen iraunkorra eta genero-zeharkakotasunari buruzko bost orduko prestakuntza ere jasoko dute ikasleek. Ikasleek banakako orientazioa ere izanen dute.