Maiatzaren 3an despeditu zen Turkiako Tourra, zortzi etapa eder eta gogor jokatu eta gero. Rural Kutxa-Seguros RGA taldeko Sebastian Berwick izan da txapeldun handia (26:34:19), Ivan Sosari (Kern Pharma) 5 segundo aterata. Mikel Bizkarra (Euskaltel Euskadi) izan da lehen euskalduna, sailkapen orokorrean zazpigarren, 1:47ra. Bere taldekide Iker Mintegi altsasuarra 52. sailkatu da, 29:20ra. Mintegik eta talde laranja guztiak lan bikaina egin dute hiru txirrindulari Top15ean sailkatzeko: Bizkarra zazpigarren izan da, Jon Agirre hamalaugarren eta Jokin Murgialdai hamabosgarren.