Nesken hirugarren mailako kopan lehen jardunaldia jokatu zen. Altsasuk bigarren multzoan jokatzen du eta Berriozar izan zuen aurkari maiatzaren 2an Dantzalekun jokatutako lehen jardunaldian. Berriozarkoak ongi hasi ziren eta atsedenaldira 0-2ko abantailarekin joan ziren. Bigarren zatian Alicia Elizaldek gola sartu eta 1-2 hurbildu ziren gorritxoak, baina ilusio hutsa izan zen, Berriozar erasora pasa eta, bata bestearen atzetik lau gol sartu zituelako, 1-6 irabaziz.
Kopako bigarren jardunaldian Altsasuk Ardoi izango du aurkari asteburuan Zizurren jokatuko den partidan.