Mutilen preferente mailan asteburuan ez zen jardunaldirik jokatu, eta asteburu honetan ligako 29. eta azken jardunaldia dago jokoan, eta asko dago erabakitzeko. San Jorge liderrak (58 puntu) eta Amigo bigarrenak (58 puntu) lidergoa dute jokoan; lider sailkatzen dena zuzenean igoko da lehen maila autonomikora, eta bigarren sailkatzen denak igoera fasea jokatuko du. Hirugarren sailkatzen denak ere bai. Egun, Altsasu da hirugarrena (49 puntu), laugarren den Valle de Egues B taldearekin puntutara berdinduta (49 puntu). Beraz, Altsasuk eta Valle de Eguesek igoera fasean sailkatzea dute jokoan.
Altsasuk zaleen laguntza izango du azken partida etxean jokatuko duelako, Dantzalekun, maiatzaren 10ean, igandea (17:30). Gorritxoek sailkapenean hamargarren den Iruña izango dute aurkari, partida oso erabakigarrian.