mendi lasterketak

ADANOrekin ekimen solidarioa egin ahal izateko batzar irekia

Guaixe 2026ko maiatzaren 7a

2020an Jabi Gasanzek eta Jokin Bereziartuk Bargagain 12 aldiz igotzeko erronka gainditu zutenekoa. ARTXIBOA

Maitzaren 7an, osteguna, Gure Etxean, Dantzaleku Sakanak lehenengo batzar irekia deitu du, Minbizia duten haurren Nafarroako elkartearekin elkartasunean Bargagainera 24 ordutan 24 igoera erronka antolatu nahi dutelako, eta guztia antolatzeko bilkura deitu dute. 

Dantzaleku Sakanak eta ADANO Minbizia duten haurren Nafarroako elkarteak ekimen solidario bat antolatu nahi dute uztailaren 4an eta 5ean. 24 ordutan Bargagainera 24 igoera egitea da erronka, bestelako ekitaldi eta ekimenekin batera. Guztia prestatze aldera maiatzaren 7an, osteguna, lehenengo batzar irekia egingo dute, 18:30ean, Gure Etxean, laguntza eman nahi duten guztiendako irekia.