Maiatzaren 9an eta 10ean 16 urtez azpiko selekzioen arteko Espainiako Pistako Txapelketak jokatuko dira Pereiro de Aguiarren (Ourense). Nafarroako selekzioak Dantzaleku Sakanako bi korrikalari hautatu ditu bertan lehiatzeko. Ekhi Guirado 3.000 metrotan lehiatuko da, eta Oihan Aldaz 300 m hesi lasterketan eta 4x300 m erreleboetan.
Dantzaleku Sakanan "pozarren" daude albistearekin. Aspaldi ez zela Pistako Espainiako Txapelketara klubeko inor joaten, gaur egun entrenatzaileetako bat den Fermin Azkargorta izan zen azkena izan zena, 2016an. Egunetik egunera atletek eta entrenatzaileek Dantzaleku Sakanan egiten duten lanaren emaitza da.