Suhiltzaileek Ondarria industrialdean sutea itzali zuten

Guaixe 2026ko maiatzaren 8a

Suhiltzaileak sua piztu zen pabiloiaren parean. @BOMBEROS_NA

Pabiloi bateko zaborrak hartu zuen su. 

Altsasuko parkeko suhiltzaileek Ondarria industrialdeko pabiloi batean piztutako sute bat itzali zuten maiatzaren 7an. Industrialdeko B kalearen ekialdean dagoen pabiloian zabor sutea piztu zen 10:00ak aldera. Suhiltzaileak sua itzali zuten eta ez zen inor kaltetu. Sutearen tokira udaltzainak eta foruzainak joan ziren.