Flotillako kideek gose greba bertan behera utzi dute

Guaixe 2026ko maiatzaren 11

Lander Aurrekoetxea eta Patxi Calleiras prentsari adierazpenak egiten. UTZITAKOA

Israelek bahitutako bi ekintzaileen aske uzteko abiatu zuten eta hala egin zuen egun berean.

Global Sumud Flotillan parte hartu zuten lau euskal herritar gose grebari ekin zioten larunbatean, maiatzaren 9an. Haietako bi Bilbon hasi zuten eta beste biak Iruñean. Azken horien artean Patxi Calleiras Benito altsasuarra zeuden. Gose grebaren bidez Palestinaren aldeko ekintzaileek Israelek bahitutako Saif Abukeshen eta Thiago Avila bahiketa salatu eta haien askatasuna aldarrikatu nahi zuten. Israelek igandean aske utzi zituzten bi ekintzaileak atzo, maiatzak 10. Ondorioz, gose grebalariek protesta ekintza utzi zuten. 

Greba bukatu arren, ekintzaileek gogorarazi dute euren borroka salaketa testuinguru global batean kokatzen dela. Gaztigatu dutenez," Israelgo kartzeletan 9.000 palestinar baino gehiagoridaude, eta 350 adingabe espetxeetan daude". Bestalde, Palestinako biztanleriarendako "heriotza-zigorra" indarrean dagoela salatu dute.

Global Sumud Flotilla ekimenak aurrera darrai bere bi fronteetan. Itsasoz, Euskal Herriko ordezkaritzako zazpi kidek ontzidian jarraitzen dute. Lurretik, ekintzaile bat Libian da dagoeneko, maiatzaren 14an Afrikako iparraldea zeharkatzen duen konboi humanitarioan sartzeko.