Estalpea sukalde bihurtu eta han bederatzi su piztu ziren. Su bakoitzaren atzean istorio bat, jatorri bat eta zapore bat. Guztietan osagai bera, arroza. Goiza jakiak prestatzen eman ondoren, 300 arrazio baino gehiago banatu zituzten 13:30 aldera. Aurretik, sukaldariak lanean zirela, jauzi taldekoak altsasuarrak dantzara animatu zituzten. Tartean dabke dantza palestinarra dantzatu zuten. Hamaika Kolore ekimeneko kideak beraien ikurrarekin ere izan ziren.