CBASK-ek denboraldi historikoa egin du. Mutilen senior taldeak mutilen bigarren mailako Lauko Finala irabazi eta gero, nesken senior taldekoek nesken lehen maila autonomikoko Lauko Finala irabazi dute. Ikaragarria.
CBASK Xabi Gorriz Micropigmentacion taldea hirugarren sailkatu zen ligako lehen fasean, eta Lauko Finaleko finalerdietan ligan bigarren sailkatutako Navasket SF´Old taldea egokitu zitzaion,
Gainera bere etxean jokatu zen Lauko Finala, Teresianas kiroldegian. Bi taldeak nor baino nor aritu ziren lehian; bost aldiz berdindu zuten. Partida erdialdean Navasketek aurrea hartu zuen, baina altsasuarrak markagailua irauli eta aurrea hartzeko gai izan ziren, eta, azkenean, final handira sailkatu ziren Navasket SF´Old taldeari bere etxean 47-54 irabazita.
Final handian CBASK Xabi Gorrizek liga erregularreko lehen sailkatua izan zuen aurkari, Liceo Monjardin. Partida hasieratik Liceo Monjardinek aurrea hartu zuen, baina CBASK-ek ez zuen amore eman eta erdialdetik aurrera partida berdintzea lortu zuen eta hortik aurrera lehia oso estua izan zuten bi taldeek. Azken txanpan Altsasu jarri zen aurretik, baina alde txikiarekin, eta azkenean 58-53 gailendu ziren altsasuarrak, 5 puntuko aldearekin.
CBASK klubean ezin poziago daude. “Garaikur hau domina baino askoz ere gehiago da. Ispilua eta inspirazioa zarete neska kirolari guztiendako. Lanarekin eta batasunarekin mugarik ez dagoela erakutsi duzue. Zorionak, txapeldunak!! azaldu du klubak.