Foruzaingoak jakinarazi duenez, 41 urteko emakume bat eta haren 18 urteko semea atxilotu zituzten, droga-trafikoko delitu baten egile gisa, apirilaren 30ean. Foruzaingoak azaldu duenez, auzotarren etengabeko kexek eragindako ikerketa baten ondoren, 41 urteko emakume bat eta haren 18 urteko semea atxilotu zituzten, droga-trafikoko delitu baten egile gisa.
Foruzainak etxebizitza miatzen ari zirela, atxilotuetako bat ebidentzia batzuk leihotik botatzen saiatu zen. Horretarako, kristala hautsi zuen eta, ondorioz, ebaki bat egin zuen besoetako batean. Zauriagatik mediku arreta behar izan zuen. Atxilotutakoen etxebizitzan marihuana, kokaina eta haxixa konfiskatu zituzten. Gainera, esku dirutan 2.000 euro baino gehiago ere atzeman zituzten. Horrekin batera, delituaren ebidentziak ere, droga saltzeko hainbat gauza.
Komisaria Nagusiko Polizia Judizialaren Dibisioko Iparraldeko Brigada Judizialeko agenteek bideratu zuten atestatua, eta atxilotuak kasuaz arduratzen den epaitegiaren esku utzi zituzten.