Mus zaletuen txapelketa hartu zuen Lagun Onak elkarteak larunbatean, maiatzaren 9an. Hainbat bikotek eman zuten izena, gehienez ere 32 bikoteko muga zegoen. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu zituen. Jokalariek 16:00etan hasi zuten lehia. Partidak hiru ustel eta zortzi hamarrekotara jokatu ziren, lau erregetara. Finalera Iker eta Joanez beasaindarrak eta Javi eta Mikel altsasuarrak iritsi ziren. Gipuzkoarrak izan ziren onenak. Txapelez aparte bi ardo botila eta izen ematean jasotako diruaren %40 eskuratu zuten. Bigarren sailkatu ziren Javi eta Mikelek bi ardo botila eta izen emateko diruaren %20 jaso zuten. Hirugarren bikote onena Luis eta Gari izan ziren. Haiek bi ardo botila eta izen ematearekin jasotako diruaren %10 eskuratu zuten.