Futbola

Altsasuk garaipena lortu du kopako bigarren jardunaldian

Guaixe 2026ko maiatzaren 12a

Nesken hirugarren mailako kopako ligaxkan Ardoi mendean hartu zuen azken unean.

Asteburuan nesken hirugarren mailako koparen bigarren jardunaldia jokatu zen. Altsasuk Ardoi izan zuen aurkari, Zizurren. Partida bizian, 32. minutuan Ardoi aurreratu zen eta Zizurkoak abantailarekin joan ziren atsedenaldira. Partidak bide beretik jarraitu zuen, baina azken unean, 86. minutuan Laida Garziandiak bana berdintzea lortu zuen. Partida puntu banaketarekin despedituko zela zirudienean, 90. minutuan atzera ere Laida Garziandiak gola sartu zuen, eta 1-2 irabazita itzuli ziren altsasuarrak etxera. 

Hirugarren mailako kopako bigarren multzoko liderra Berriozar da (6 puntu), Altsasuren aurretik (3 puntu). Hirugarren jardunaldian Altsasuk laugarren den Valle de Aranguren (puntu 1) hartuko du maiatzaren 16an, 12:00etan, Dantzalekun.