Bizitza hobetzeko ohiturak

Guaixe 2026ko maiatzaren 13a

Daniel jendaurrean azalpenak ematen. @salus.habitus

Bizi kalitatea hobetzeko aholkuak jaso zituzten osasuna eta ongizatea zaindu nahi dituzten hainbat sakandarrek.

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Sakana Eskualde Aktiboa programa du, eta haren baitan Ohiturak hobetu, hobeto bizitzeko hitzaldia antolatu zuen Altsasun maiatzaren 12an. Hitzorduak balio izan zuen eguneroko ohiturek osasunean, ongizatean eta bizi kalitatean duten garrantziaz hausnartzeko, eta ohitura horiek modu errealista eta egokituan hobetzeko gakoak emateko.

Horretaz Daniel Echavarri Manjon jarduera fisikoaren orientatzailea arduratu zuen, beti ere ikuspegi praktikoa eta gertukoa izanik. Saioan, egunerokoan pertsonek hartzen ditugun erabakiek eta ohiturek gure osasunean izan dezaketen eragina azaldu zuen. Besteak beste, bizi ohitura osasungarriak indartzeko lehen pausoak, aldaketa txikien garrantzia eta bakoitzaren egoerara egokitutako hobekuntzak. Informazioaz jasotzeaz aparte, saiora joan zirenak egunerokoan aplikagarriak diren ideiekin atera ziren.