Udal haur eskolako izen ematea zabalik dago

Guaixe 2026ko maiatzaren 18a

Gurasoak haur eskolako atean. ARTXIBOA

Ikastetxean bertan egin behar da matrikula. 

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, Txirinbulo haur eskolako 2026/207 ikasturteko matrikulazio epea zabalik dago. Horretarako epea maiatzaren 18tik 22ra izanen da. Izena eman nahi duenak haur eskolara joan behar du. Matrikula egiterakoan honako agiriak aurkeztu beharko ditu: Gizarte Segurantzako kartillaren edo txartelaren fotokopia, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren 2025ko aitorpenaren fotokopia, Ordainagiriak helbideratzeko banku entitateko kontu-zenbakiaren fotokopia eta udalaren La Caixaren kontu korrontean 50 euroko fidantza ordaindu izanaren egiaztagiria. Deialdiari buruzko informazioa altsasu.eus webgunean dago.