Ezkila errepiken sasoia hasi da

Guaixe 2026ko maiatzaren 4a

Ezkilaren mihia mugitzen. ARTXIBOA

Maiatzaren 3tik irailaren 14ra arte eguerdiro entzunen da.

Altsasun ezkila errepikak 134 egunetan entzuten dira urtero, maiatzeko gurutzetik iraileko gurutzera. Hamazazpi minutuko errepika batekin abiarazi zuten aurtengo errepika sasoia Felix Martinez Mazkiaranek, Belen Rubio Urizarrek, Jesus eta Iñaki Bengoetxea Azpirozek eta Jon Kepa Evertsek. Ezkila jole gehiago batuko zaizkie soinu ohiturari egunero eusteko.