Altsasuko festetako irudiaren bila

Guaixe 2026ko maiatzaren 14a

2025eko Altsasuko festetako haurren modalitateko irabazlearen izenean saria jasotzen. ARTXIBOA

Altsasuko Udalak festetako kartel lehiaketa martxan jarri du; ekainaren 17ra arte aurkez daitezke lanak. 

Ekainaren 17an amaituko da Altsasuko festetako kartel lehaiketara lanak aurkezteko epea haur eta helduen modalitatean. Haur modalitatean Altsasuko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta DBHko lehen eta bigaren ikasleek parte har dezakete. A3 bertikalean aurkeztu beharko dituzte lanak, ahal dela kartulina batean, eta nahi dituzten materialk erabil ditzakete. Kartelean Altsasuko festak/Fiestas de alsasua 2026 agertu beharko da ezinbestean. Saria marrazteko materiala eta 60 euro izanen dira.

Helduen modalitatean Altsasuko festak/fiestas de Alsasua 2026 Irailak 10-14 septiembre testua agertu beharko da ezinbestean, eta 42cm bider 29,7 cm edo 70 cmko altuera eta 50 cmko zabalera izan behar dute derrigorrean. Euskarri gogor batean aurkeztu behar dira, Iortia kutlur gunean. 600 euroko sari bakarra banatuko da, eta epaimahaiak hiru finalistak aukeratu ondoren, uztailaren 13tik 17ra herritarrek gogokoena hautatzeko epea izanen da.

Oinarriak eta informazio gehiago Iortia kultur gunearen webgunean aurki daitezke.