Autoa bidetik atera zen

Guaixe 2026ko maiatzaren 15a

Suhiltzaileak autoa azterntzen. @Bomberos_na

Pertsona bat osasun etxera eraman zuten.

Sakanako Autobian (A-10), Altsasu parean, auto batek istripua izan zuen. Ibilgailua bidetik atera eta autobiako erdibitzailean bukatu zuen. Altsasuko parkeko suhiltzaileak eta anmbulantzia bat ezbeharraren tokira joan ziren. Pertsona bat anbulantzian Altsasuko osasun etxera eraman zuten, sendagileek bere egoera azter zezaten. Istripuaren ikerketaz Foruzaingoa arduratu zen.