2026/05/14 - 2026/05/18 19:00etan eta 19:30ean
Zinema
Maiatzaren 14an, 17an eta 18an, osteguna, igandea eta astelehena, El diablo viste de Prada 2 filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Miranda Priestlyk, modaren legenda eta Runwayren zuzendariak, mehatxu berri bati egin behar dio aurre: Emily Charlton, bere laguntzaile ohia, orain enpresa lehiakide bateko exekutibo ahaltsu bihurtua. Komunikabide inprimatuek mundu digitalaren aurrean lekua galtzen duten panorama honetan, bi emakumeek borroka bizia izango dute publizitateko diru sarrerengatik.
Emanaldiak:
Maiatzak 14, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik: 4,5 euro; egunean, 5 euro).
Maiatzak 17, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro).
Maiatzak 18, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (aurreti: 4,5 euro; egunean, 5 euro).