Azerbaijango Baku-Khankendi Cycling Race lasterketatik sentsazio bikainekin itzuli da Kern Pharma taldea. Bere bi txirrindulari, Urko Berrade eta Diego Uriarte, Top10ean sailkatu dira, lehena seigarren eta bigarrena zortzigarren. Lasterketak bost etapa izan zituen eta guztietan oso lehiakor aritu zen talde nafarra.
Tartean, aurten profesionaletan Kern Pharmarekin debutatu duen Iker Gomez Lopez de Goikoetxea 28. sailkatu da sailkapen orokorrean, Josh Burnett (Burgos Bupellet BH) taldeko liderretik 11:32ra. Altsasuarra podiumera igo zen sarritan, lasterketako lehen gaztea izan delako.