Futbola

Altsasuk, kopari agur

Maider Betelu Ganboa 2026ko maiatzaren 19a

Nesken hirugarren mailako kopatik kanpo geratu da Altsasu, eta denboraldia bukatu du.

Nesken hirugarren mailako Altsasuk agur esan dio denboraldiari. 

Hirugarren mailako kopako bigarren multzoan hirugarren jardunaldia jokatu zen eta Altsasuk 0-1 galdu zuen Valle de Arangurenen kontra, Dantzalekun. Partida oso lehiatua izan zen, lehen zatia husnako berdinketarekin despeditu zen baina 62. minutuan Valle de Aranguren aurreratu zen, eta Altsasuk ezin izan zion buelta eman. Multzoko sailkapenean Berriozar izan da lehena (9 puntu), Valle de Arangurenen (4 puntu), Altsasuren (3 puntu) eta Ardoiren (puntu 1) aurretik, eta kopatik kanpo geratu da. 

Partida ondoren Altsasu Kirol Elkarteak omenalditxoa egin nahi izan zion Peio Goikoetxea entrenatzaileari. Aurten jubenilen taldearekin lan egin du Goikoetxeak, eta urte asko daramatza futbol klub altsasuarrean. Berak ez zuen espero, eta ustekabeko omenaldi xumea jaso zuen, merezitakoa.