Mutilen preferente mailako Altsasuk zapore gazi-gozoarekin despeditu du denboraldia. Zapore gozoarekin preferente mailako lehen urtean goiko postuetan egon delako, baina zapore gaziarekin igoera faseko postuetatik 2 puntu eskasera geratu delako.
Asteburuan 30. eta azken jardunaldia jokatu zen. Altsasuk Iruñean jokatu zuen Rotxapea B taldearen kontra, eta altsasuarrek ez zuten huts egin. 3. minuturako Imanol Lobok Altsasu aurreratu zuen eta atsedenaldira baino lehen bigarren gola sartu zuen. Bigarren zatian partidak ildo beretik jarraitu zuen; Altsasuk dominatu zuen eta Joaquin Angelek, Aitor Augustok eta Marko Floresek sartutako golei esker, 0-5 irabazi zuen.
Tamalez, arerio zuzenak, Valle de Egües B taldeak, ez zuen hutsik egin eta 0-2 hartu zuen mendean Ardoi B. Eta, sailkapenean ez zen aldaketarik egon. Valle de Egües B-k hirugarren postuari eutsi zion (55 puntu), igoera faseko postuari, eta Altsasu laugarren sailkatu zen (53 puntu), igoera postuetatik 2 puntu eskasera.
San Jorgek irabazi du preferente mailako lehen multzoko liga (64 puntu) eta zuzenean igoko da lehen maila autonomikora. Amigo bigarrenak (64 puntu) eta Valle De Egues B hirugarrenak (55 puntu) igoera fasea jokatuko dute. Bukaerara arte, estu-estu egon da liga.