Dantzarien topalekua

Guaixe 2026ko maiatzaren 19a

Etorkizuna Dantza Taldea Lazkaoko Oin Arin eta Urretxu dantza taldeen anfitrioia izan zen maiatzaren 17an antolatutako Altsasuko Dantzari Txiki Egunean. Guztira, ehun bat dantzari bildu ziren herrian. Kalejira eta dantza emanaldiak egin zituzten, goizean, dantzariek.

Etorkizuna Dantza Taldeak antolatu du Dantzari Txiki Eguna, eta taldeko 6 eta 15 urte bitarteko zazpi taldek parte hartuko dute; guztira, 60 bat dantzari. Oin Arin dantza taldeko bi talde etorriko dira, 10 eta 13 urte bitarteko 21 bat dantzari, eta Lurra dantza taldetik hiru talde ariko dira Altsasun, 7 eta 1 2 urte bitarteko 28 dantzari. Dantza talde bakoitzak bere txistulariak eramanen ditu ere.