Dirulaguntzen Plan Estrategikoa egin du udalak

Guaixe 2026ko maiatzaren 26a

Altsasuko Udalak Garbitokia eraikinean du behin behineko egoitza. ARTXIBOA

2026-2028 aldirako da. 

Legediak hala eskatuta, Altsasuko Udalak bere Dirulaguntzen Plan Estrategikoa egin du, 2026-2028 aldia hartzen duena. Plan horretan bost arlotako dirulaguntza deialdiak jasotzen dira. Ekonomia garapen ildoaren barruan daude: ekintzailetza sustatzeko laguntzak, kontsumo-bonuen kanpaina eta merkataritza animazioko jarduerekin lankidetzan aritzea. Osasuna, Hezkuntza eta Gizarte Ongizatea ildoak lau laguntza deialdi ditu: irabazi asmorik gabeko erakundeendako laguntzak, garapenerako lankidetza, erretirodunen eta pentsiodunen elkarteekiko lankidetza eta Hezkuntza dinamizazioa. Kulturari dagokionez, bi laguntza deialdi jaso ditu planak: kultur dinamizazioa eta lehiaketak. Kirol arlokoak, berriz, beste bi dira: jarduera fisikoa eta kirola sustatzea kluben eta elkarteen bidez eta kirola sustatzea eskola adinean. Azkenik, gazteriari dagokionez, gazteen parte-hartzea dinamizatzea eta sustatzeko laguntza deialdia du udalak. Guztira dozena bat jarduera ildo estrategikoetako dira.