Udaletxeko lanen plan berezia, atzera ere, jendaurrean

Guaixe 2026ko maiatzaren 27a

Altsasuko udaletxea eraberritzeko lanak. ARTXIBOA

Alegazioak aurkeztu ziren eta udalak ebatzi zituen. 

Altsasuko Udalak udaletxea eraberritzeko eta handitzeko hiri-jarduketarako plan berezi bat sustatu zuen. Hari zenbait alegazio aurkeztu zizkioten eta udalak ebatzi zituen. Horrekin batera, udalak erabaki zuen berriz ere jendaurrean jartzea hiri-jarduketarako plan berezia, birformulatuta. Espedientea jendaurrean garagarrilaren 20ra arte egonen da jendaurrean. Epea despedituta, inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onartuko da.