Futbola

Peio Goikoetxeari aitortza

Guaixe 2026ko maiatzaren 26a

Peio Goikoetxeak omenaldi xumea baina sentitua jaso zuen Dantzalekun. ALTSASU K.E.

Altsasu Kirol Elkarteak urte luzez klubaren alde egindako lana eskertu nahi izan zion entrenatzaile eta masajistari.

Peio Goikoetxea entrenatzaileari omenaldi xume bezain polita egin zion maiatzaren 16an Altsasu Kirol Elkarteak, nesken hirugarren mailako kopako azken partida despeditu eta gero. Sorpresa polita hartu zuen entrenatzaile beteranoak. "Urte mordoa daramatza klubean, entrenatzailea, masajista, laguntzaile... Klubaren alde dena ematen du, eta egindako lanaren aitortza merezi zuen" azaldu du zuzendaritzako Goyo Rodriguezek. Plaka eta lore sorta jaso zituen.