Altsasuko kirol erakundeendako dirulaguntza deialdia

Guaixe 2026ko maiatzaren 26a

Altsasuko udaletxea. ARTXIBOA

Aurtengo jardunerako dira.

Altsasuko kirol klubei eta elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia egin du Altsasuko Udalak. Deialdi horren bidez, herriko kirol erakundeek aurten beraien  kirol jarduerak eta ekitaldiak bulka ditzaten lagundu nahi du udalak. Deialdiak 28.866 euroko diru poltsa du. Deialdian interesa duten kirol erakunde altsasuarrek beraien eskabidea garagarrilaren 20rako aurkeztu beharko dute. Horiek erregistro elektronikoan aurkeztuko dira, egoitza elektronikoaren bidez. Deialdiari buruzko informazioa Altsasu.eus webgunean dago.