Nazioarteko lankidetza programak edo garapenerako laguntzak bulkatu, herritarren sentsibilizazioa eta Altsasuko komunitatearen eta elkarteen parte-hartzea sustatzen duten jarduerak egiteko dirulaguntza deialdia egin du Altsasuko Udalak. Deialdiak 6.369 euroko poltsa du. Eskabideak Altsasuko Udalaren erregistro elektronikoan aurkezteko azken eguna garagarrilaren 22a izanen da. Deialdiari buruzko informazioa Altsasu.eus webgunean dago.