Altsasuko Udalak egin duen deialdi horren helburua da premia berezia duten eta Altsasun eragina duten biztanleen bizi-baldintzak hobetzea ahalbidetuko duten ekimenak sustatzea eta dinamizatzea. Bereziki, diruz lagunduko diren proiektu eta jardueren helburua izango da integrazioa, aukera-berdintasuna, gizarte arriskuko egoeren prebentzioa edo kalteberatasun, babesgabetasun, mendekotasun edo gizarte bazterkeriako egoeren tratamendua erraztea. Deialdiak 7.622 euroko poltsa du. Eskabideak Altsasuko Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztuko dira garagarrilaren 22rako. Deialdiari buruzko informazioa Altsasu.eus webgunean dago.