Suhiltzaileak eta osasun etxeko langileak trebatzen segitzen dute

Guaixe 2026ko maiatzaren 22a

Suhiltzaileak eta osasun etxeko langileak elkarrekin trebatzen. @BOMBEROS_NA

Larrialdi egoeratan elkarren arteko koordinazioa hobetzeko egiten dute. 

Atzera ere Altsasuko suhiltzaileen parkea praktikarako tokia bihurtu zen atzo, maiatzak 21. Larrialdi egoeratan elkarrekin daudenez, elkarrekin egoera horietan nola jardun ikasten ari dira, batzuen eta besteen protokoloak kontutan izanda. Atzokoa halako bosgarren prestakuntza saioa izan zen. Atzeneko trebakuntza horretan auto istripu baten simulazioa egin zuten eta jardunbide egokiak zein liratekeen aztertu zituzten.