Akeita

1. Oso interesgarria iruditu zitzaigun, berritzailea eta erakargarria. Horregatik animatu gara.
2. Ez, nik behintzat ez dut horrelako proiektu batean parte hartu, ezta antzekoren batean ere ez.
3. Komertzioei dagokigun atala pasarela da eta guk saltzen ditugun produktua erakusten saiatuko gara, era desberdin batean. Kafea eta gure beste produktuak pasarela batera eramateko imajinazio pixka bat behar da!
1. Zergatik animatu zarete TRAn parte hartzera?
2. Horrelako egitasmoren batean parte hartu izan duzue?
3. Nola parte hartuko duzue? Zer prestatzen ari zarete?
4. Zertan bereizten da TRA?
5. Nola lagunduko die komertzioei?
6. Tradizioa, trantsizioa eta transformazioa, zer dauka zure komertzioak horietako bakoitzetik?
4. Orain arte ez da horrelakorik egin Altsasun, lehen aldia izanda askoz ere erakargarria izanen dela uste dugu. Aurrerantzean errepikatzeko modukoa, betiere ondo ateratzen bada, noski. Altsasuko mutil gazte batek prestatutako proiektuan datza eta horrek gertutasuna ematen dio ekintza honi, beste puntu bat.
5. Altsasuko komertzioei ikusgarritasuna emango die. Betiere herrian ekintza desberdinak egiten aritzen gara, mugimendua sortzen, horrek esan nahi du dendak bizirik daudela eta horrela herria ere bizirik dagoela. Dendarik gabeko herri bat hilik dago, eta hori kontsumitzaile guztion ardura da.
6. Nire aitak 1966an kafea txigortzeko tokia zabaldu zuen, bertan kafea saltzen hasi zelarik. Poliki-poliki merkatua zabaltzen joan zen hostalaritzan eta bitartean amak zabaldutako dendan hasi zen kafea saltzen fruitu lehor eta txutxeriekin batera. Prozesu guztia ixteko ideiarekin kafetegia zabaldu genuen 2001. urtean. Beraz, kafe berdea erosi, txigortu, alean edo eotua saldu eta momentuan hartzeko prestatu, nahi izanez gero, guk egindako opil goxoekin lagunduta. Akeita bete-betean definituta geratzen da TRA proiektuaren ideiarekin. Altsasun negozio familiar asko dago belaunaldiz-belaunaldi aurrera ateratzen saiatzen garenak; hori da TRA.
Asensio

1. Oso berria eta desberdina iruditzen zitzaigun. Duela asko ez zelako horrelako zerbait egiten Altsasun. Beste denda batzuekin elkartu gara, eta oso ongi dago.
2. Duela urte asko, 30 edo 40 urte. Aita dendan zegoen eta gu modelo bezala atera ginen. Bat Iturrimurrin eta bestea Paraison egin zen. Beti prest gaude horrelakoetan parte hartzeko.
3. Denboraldiko arropa. Hiru neskena eta bi mutilena. Erakusteko dendan zer dugun.
4. Antolatzen diren gauza guztiak bereziak dira eta oso ongi daude; hau desberdina da. Berritzailea.
1. Zergatik animatu zarete TRAn parte hartzera?
2. Horrelako egitasmoren batean parte hartu izan duzue?
3. Nola parte hartuko duzue? Zer prestatzen ari zarete?
4. Zertan bereizten da TRA?
5. Nola lagunduko die komertzioei?
6. Tradizioa, trantsizioa eta transformazioa, zer dauka zure komertzioak horietako bakoitzetik?
5. Ikusgarritasuna emateko. Azkenean, erakuslehioarekin batzuetan ez da nahikoa, eta jantzita hobe ikusten da. Egiten den guztia ona da. Gehienbat dendan sartzen ez den jendearendako uste duelako agian ez dagoela berarendako arropa,baina horrela ikusiko dute dugun guztia. Gerturatzeko modu bat da; herrian zerbait desberdina egiteko modu bat ere. Ilusioarekin ari gara.
6. Urte asko daramatzagu; 99 urte. Datorren urtean ehun urte eginen ditugu. Bizitza osoa daramagu hemen. Etengabe berritzen ari gara, garai berrietara transformatu gara, lehen beste arropa mota bat saltzen zen, eta orain gazteei bideratutako arropa gehiago dugu ere.
Gertu

1. Gehien gustatu zitzaidana izan zen gazteek bultzatu duten proiektu bat dela eta, beraz, belaunaldi berriak ere komertzioei, herriei eta gertutasunari garrantzia ematen diela.
1. Zergatik animatu zarete TRAn parte hartzera?
2. Horrelako egitasmoren batean parte hartu izan duzue?
3. Nola parte hartuko duzue? Zer prestatzen ari zarete?
4. Zertan bereizten da TRA?
5. Nola lagunduko die komertzioei?
6. Tradizioa, trantsizioa eta transformazioa, zer dauka zure komertzioak horietako bakoitzetik?
2. Ez.
3. Desfilearen parte gara. Sorpresa (barreak). Modeloek arropa eta ferreteriaren elementuekin desfilatuko dute.
5. Publizitatea. Elkarrekin egiten dugun ekimen batean parte hartuko dugu, Sakanako komertzioa indartsua dela eta gauza berriak egiteko gogoa dugula erakutsiz.
6. Komertzioak, berez, tradizioa gara. Herrietako parte gara belaunaldiz-belaunaldi eta erosketaren esperientzia handitzeko eta hobetzeko garatzen joan gara: zaharberritzen, modernizatzen, webguneak egiten, sare sozialak, komunikazioa azkartzeko Whatsappa... Trebatzen eta garatzen.
Iker Kirolak

1. Sakanan sortutako proiektuak laguntzeko eta ibarreko dendei ikusgarritasuna emateko.
1. Zergatik animatu zarete TRAn parte hartzera?
2. Horrelako egitasmoren batean parte hartu izan duzue?
3. Nola parte hartuko duzue? Zer prestatzen ari zarete?
4. Zertan bereizten da TRA?
5. Nola lagunduko die komertzioei?
6. Tradizioa, trantsizioa eta transformazioa, zer dauka zure komertzioak horietako bakoitzetik?
2. Ferietan bai parte hartu izan dugu, baina horrelako kontzeptu batean lehenengo aldia da.
3. Bost modelo dendako arropa eta osagarriekin jantziko ditugu, eta desfileen arteko eginen diren emanaldietako bi dantzari jantziko ditugu ere. Atleet – Iker Kirolak estiloa islatzen duten lookak izanen dira, arropa teknikoa eta kiroletakoa.
4. Atzean duen guztiagatik: desfilea, publizitatea, ekimenak...
5. Ibarreko dendak promozionatzen, herriko komertzioari ikusgarritasuna ematen; uste dut oso ona dela eta herri handiagoetan egiten direnekin ez dugula gutxietsi behar.
6. Tradizioa 20 urte daramatzagulako dendarekin; 2006. urtean sortu genuen Iker Kirolak. Urtero markarik hoberenak eta merkatuan dauden produkturik onenak ekartzen saiatzen gara, horrek dakartzan hobekuntzekin.
Larka

1. Proiektua aurkeztu eta parte hartzeko aukera eman ziguten, eta interesgarria eta desberdina iruditu zitzaigun; berezia. Ez da desfile bat bakarrik; tradizioa eta berrikuntza elkartzen ditu.
2. Horrelako zerbaitetan ez. Duela zenbait urte horrelako desfile bat egin genuen, baina ez zen berdina. Desfilea ez ezik mahai ingurua dago ere, garrantzia eman behar diogu.
1. Zergatik animatu zarete TRAn parte hartzera?
2. Horrelako egitasmoren batean parte hartu izan duzue?
3. Nola parte hartuko duzue? Zer prestatzen ari zarete?
4. Zertan bereizten da TRA?
5. Nola lagunduko die komertzioei?
6. Tradizioa, trantsizioa eta transformazioa, zer dauka zure komertzioak horietako bakoitzetik?
3. Desfilean gure esperientzia eta dendan daukaguna erakutsi nahi dugu. Frontoian denez, oso altsasuarra eta tradiziozkoa, tradizio pixka bat sartu nahi dugu ere.
4. Balore batzuk ditu atzean. Kultura eta tradizioa uztartzen ditu, eta aldi berean abangoardista da. Dena elkartzen du. Kontestu bat dauka atzetik, ez da desfile bat besterik gabe.
5. Jendeak ikusiko du komertzioak ez garela bakarrik irekitzen den ate bat eta jendea sartzen dela; gu ere balore horietaz arduratzen gara, tradizioa gara, baina aldi berean egunean gaude. Herriari zerbait ematen saiatzen gara.
6. Urte asko daramatzagu; tradizio pixka bat badugu. Eraldatzen saiatzen gara eta gauza berriak ekartzen ditugu; egungo garaietara egokitzen gara. Komertzio txikiek herri handia egiten dute.
Lorea

1. Zer nolako lanak egin ditzakegun ezagutzera emateko interesgarria iruditzen zaigu. Jendeak ikus dezan egin ditzakegun lan ikusgarriak eta harrigarriak. Horrelako lanak egiteko ahalmena dugula.
2. Hainbat komertziorekin egin izan ditugu: Bordarekin eta Aurkene Ormazabalekin bat egin genuen, eta Mirentxu argazkilariarekin Aizkorrin bat egin genuen eta beste bat Ziordian.
3. Modeloak prestatzen ari gara, jantziak: soineko bat, txal bat, lore sorta bat baina oso handia... Dena naturak ematen dituen materialekin.
1. Zergatik animatu zarete TRAn parte hartzera?
2. Horrelako egitasmoren batean parte hartu izan duzue?
3. Nola parte hartuko duzue? Zer prestatzen ari zarete?
4. Zertan bereizten da TRA?
5. Nola lagunduko die komertzioei?
6. Tradizioa, trantsizioa eta transformazioa, zer dauka zure komertzioak horietako bakoitzetik?
4. Herrian gaude eta jendeak ezagutzen gaitu, baina horrela jendeak ikusi ahalko du egiten dugun guztia. Sektore desberdinetako komertzioak gara, eta bakoitzak erakutsiko du bere lana. Horregatik ongi dago; herriko komertzioa gara eta denak batera goaz. Pena gehiago animatu ez izana. Oso interesgarria eta garrantzitsua iruditzen zaigu. Mahai inguru bat eginen da ere, eta ikusgarritasuna izanen du ere. Komertzioa desagertzen bada, herria hiltzen da.
5. Jendea kontura dadin ez garela bakarrik negozio bat; sortzaileak gara eta gauza desberdinak egitea gustatzen zaigu, herritik eta herriarentzat. Hurrengo belaunaldiek ikus dezaten ateak irekita daudela. Komertzioak bizitzeko ematen dizu, bere gauzak ditu, baina gustatzen zaigu.
6. Naturak ematen dituen materialekin lan egiten dugu. Lore bat nola jarri ikasi genuenetik gaur egun arte, asko ikasi dugu, eta eraldatu gara.
ML Mutilak

1. Iruditzen zaigu aukera paregabea dela Altsasu eta Sakanari gure dendetako produktuak erakusteko. Komertzio sare oso ona daukagu, eta laguntzak eskatu ditugunez eta proiektu hau aurrera ateratzeko jendea lanean egon denez, egin behar zela iruditzen zaigu.
2. Dendan nagoenetik ez dut aukerarik izan horrelako ekimen batean parte hartzeko. Nire arrebek duela zenbait urte desfileren bat egin zuten, baina haiek bakarrik; horrelako zerbait denda gehiagorekin ez da egin.
1. Zergatik animatu zarete TRAn parte hartzera?
2. Horrelako egitasmoren batean parte hartu izan duzue?
3. Nola parte hartuko duzue? Zer prestatzen ari zarete?
4. Zertan bereizten da TRA?
5. Nola lagunduko die komertzioei?
6. Tradizioa, trantsizioa eta transformazioa, zer dauka zure komertzioak horietako bakoitzetik?
3. Mutilen moda denda bat denez bost modelo aurkeztuko ditugu, bost jantzi desberdinekin. Lookak antolatu behar ditut eta ondorengo auzatea antoaltu behar dut ere.
4. Hainbat denda elkartuko gara eta desfilea ez ezik gauza gehiago egingo ditugu: mahai ingurua, musika, sorpresaren bat... Horregatik izango da berezia. Desfileak egin izan dira, baina ez modu kolektiboan.
5. Altsasuri eta inguruari dendan dauzkagun produktuak erakusteko aukera izango da. Batzuetan jendea lotsagatik edo beste arrazoiengatik ez da dendan sartzen, eta horrela aukera emango diogu gure dendetan duguna erakusteko eta ezagutzeko.
6. Tradizioa kolektiboki gauzak egitea, herria egitea esaten dena. Elkartzea eta komertzio oso ona dugula erakutsi. Trantsizioa nire kasuan ama hasi zen ehun denda batekin, eta nik bere lokala hartu dut eta horretan ari naiz; transformazioa ere nire amak izan zuenetik nik orain dudan lokal modernoagoarekin eta fabrikatutako arroparekin.
ML Neskak

1. Ideia oso polita iruditu zitzaigun gauza desberdin bat delako: modaren inguruan herriari ikuskizun moduko bat emateko eta gure lookak erakusteko eta, bestetik, gauza berriak egiten mugitu behar garela uste dugulako.
2. Gure kabuz bai egin dugu desfileren bat, baina horrelako zerbaitetan ez.
3. Sakanari gure look onenak erakutsiko dizkiogu, modelo bakoitzari look egokiena aukeratzen.
1. Zergatik animatu zarete TRAn parte hartzera?
2. Horrelako egitasmoren batean parte hartu izan duzue?
3. Nola parte hartuko duzue? Zer prestatzen ari zarete?
4. Zertan bereizten da TRA?
5. Nola lagunduko die komertzioei?
6. Tradizioa, trantsizioa eta transformazioa, zer dauka zure komertzioak horietako bakoitzetik?
4. Herri proiektu bat da mota desberdinetako negozioak batzen dituena. Ez bakarrik moda. Sare honetan denak garrantzitsuak gara. Nor garen, nolakoak garen eta etorkizunera begira zerbait oso polita erakusteko aukera bat da, beste edozein tokitan egiten ari diren moduan.
5. Gure herrirako garrantzitsua da nahi dugulako komertzioaz bizitzen jarraitu eta beste modu desberdinetan proiektatu behar gara. Gazteen ikuspuntura egokitu behar gara eta jende gehiagorengana iritsi.
6. Tradizioa ikasi dugulako, gure amak erakutsi digu hori; aldatu gara, lehen egiten ziren gauzak egitetik gaur egunean dauden gauzetara, eta trantsizioa eraldatu gara eta ari gara.
Tu tienda especial

1. ADEko juntari proiektua ilusio handiarekin aurkeztu ziguten eta marko teoriko landu batekin. Gozokitxo bat iruditu zitzaigun; elkarrekin egitasmo berezi bat egiteko aukera ezinhobea.
2. Duela urte asko, gurasoak dendan zeudenean, bi edo hiru desfiletan parte hartu genuen; Iturrimurrin eta Bengoetxea zinemetan. Oso gaztea nintzen eta ez nuen modu aktiboan parte hartu, baina oroitzapen oso onak ditut. Antolatzeko egitasmo zailak dira, eta jendea ez da animatzen antolakuntza on batekin ez bada.
3. Beste dendak bezala bost modelo aurkeztuko ditugu, 2026ko udaberri-udako denboraldiko proposamenak; hiru neska eta bi mutil. Dantzariren bat ere jantziko dugu. Gure ukitu berezia ematen saiatuko gara.
1. Zergatik animatu zarete TRAn parte hartzera?
2. Horrelako egitasmoren batean parte hartu izan duzue?
3. Nola parte hartuko duzue? Zer prestatzen ari zarete?
4. Zertan bereizten da TRA?
5. Nola lagunduko die komertzioei?
6. Tradizioa, trantsizioa eta transformazioa, zer dauka zure komertzioak horietako bakoitzetik?
4. Dendak dinamizatzea helburu du ikuspuntu eta egite modu desberdin batetik. Belaunaldien arteko interakzioa eta parte hartzea sustatzen du, baita kulturartekotasuna ere. Komertzioa jendeari gerturatuko zaio ikuskizun baten bidez: pilota, dantza, moda...
5. Mugimendu gehiago egotea eta gure moda eta eskariaren kalitatea erakustea. Fokua gertutasunean jarri nahi dugu, gurea dena, baina ukitu abangoardistarekin. Komunitatea egiteko modu bat izanen da ere, ibarra bezala.
6. Familia negozioari jarraipena eman diot eta beti parte hartu izan dugu eta bultzatu izan ditugu ekimen eta tendentzia berriak. Belaunaldien arteko erreleboa bultzatzen dugu, nik bere garaian egin nuen bezala. Belaunaldi berriak bultzatzera eta herrian kontsumitzea sustatu nahiko nuke. Batzuetan folklorikoan gelditzen gara eta kontsumo tendentzia berrietara jotzen dugu, konturatu gabe gure ekimen txikiek garrantzia politikoa eta ekonomikoa dutela. Mundua etengabe aldatzen doa, era digitalean gaude, baina transformazio orekatua izan daiteke. Oraindik pertsonek garrantzia dute, baita bizi diren tokia ere. Aldaketak egiteko elkartu behar gara, baita bultzatu ere, baina perspektiba ahaztu gabe.