Eusko Alderdi Jeltzaleak Durangon ekitaldi jendetsua egin zuen atzo, maiatzak 24. Bertan EAJko presiente Aitor Estebanek, Imanol Pradales Lehendakariak eta Hego Euskal Herriko Herrialde Batzarren presidenteek hitza hartu zuten. Euskadiren eraikuntzan EAJk erakutsi dituen lidergoa, herri ikuspegia eta balioak defendatu zituzten, gainerako alderdi politikoak zaratan, lubaki- politikan eta, inkoherentzian tematuta daudela ikusita.
Unai Hualde Iglesias Napar Buru Batzarraren presidenteak bere aldetik azpimarratu zuen EAJk Nafarroan "gobernu pluralak ahalbidetzeko" orduan bete behar duen zeregin erabakigarria: "hamaika urte pasa dira Nafarroak norabide aldaketa eman zuenetik, hainbat hamarkadatan UPNren gobernuek euskaran eta gizarte arloan atzerapausoak eragin ondoren, frankismoaren biktimak erakundeen aldetik ahaztuak izan ondoren, edo gainerako euskal lurraldeei bizkarra emanda bizi ondoren". Horrela, "beste era batera goberna daitekeela erakutsi dugu, ekonomikoki ere haziz eta gure industria indartuz", eta "EAJ beti sendo egongo da euskara, kultura edo gure Herriaren autogobernua jokoan dagoenean, sinesten dugun horren alde inplikatzeko eta bustitzeko beldurrik izan gabe", adierazi zuen.