Arguedasen eraildako emakumea gogoratu dute

Guaixe 2026ko maiatzaren 25a

Mugimendu feministak egindako elkarretaratzea. ARTXIBOA

Indarkeria matxistak aurten lau emakumezko hil dituela salatu zuten.  

Arguedasen gizonezko batek emaztea hil egin zuen maiatzeko hirugarren asteburuan. Hilketa salatzeko, Altsasuko mugimendu feministak deituta, Eraso matxistarik ez, aski da! kontzentrazioa egin zen ostiralean, maiatzaren 22an. Altsasuko udaletxe parean egindako bilkuran mugimendu feministako kideek gogoratu zuten Arguedaskoa urteko laugarren hilketa matxista izan dela eta borrokan eta autodefentsan jarraituko dutela azpimarratu zuen.

INDARKERIA EGOERAN BAZAUDE
Jar zaitez ibarreko berdintasun zerbitzuekin harremanetan eskualdeko baliabideei buruzko informazioa jasotzeko. 
Sakanakoa: 660 384 328 edo berdintasuna@sakana-mank.eus 
Altsasukoa: 628 328 593 edo berdintasuna@altsasu.net

LARRIALDI EGOERAN BAZAUDE
112 telefonora hots egin daiteke eta Nafarroako Gobernuak prestatutako protokoloa martxan jarriko da.

Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentroa
Doako arreta espezializatua ematen die sexu-indarkeriaren biktima izan diren edo bizirik atera diren 16 urtetik gorako emakumeei, indarkeria hori gaur egungoa zein iraganekoa izan. IRUÑEAN EMATEN DUTE ARRETA urteko egun guztietan: 848 463 999 telefono zenbakian, 621 690 351 Whatsappa edo caivs@fundaciongizain.es