Altsasuko Musika eta Dantza eskolak ateak irekiko ditu

Guaixe 2026ko maiatzaren 28a

Ekainaren 1ean, astelehena, ate irekien jardunaldia eginen dute, eskola eskaintzen dituen musika eta dantza ikasketak bertatik bertara ezagutzeko. 

Altsasuko Musika eta Dantza Eskola bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen da ekainaren 1ean, astelehena, 16:00etatik 18:00etara eginen dute ate irekien jardunaldien. Helburua eskola herritarrei gerturatzea da, instalazioak, eskaintza pedagogikoa eta eskolan ikas daitezkeen musika tresna eta dantza espezialitateak ezagutzera gonbidatuz. Izena ematea maiatzaren 28ko eguerdira arte zabalik izanen da, eta tresna jakin bat probatu nahi dutenek hala jakinarazi beharko dute; izena emateko, musikaeskola@altsasu.net edo 660 94 10 27 Whatsapp zenbakira mezu bat bidali