Hezkuntza arlorako dirulaguntza deialdia egin du udalak

Guaixe 2026ko ekainaren 3a

Altsasuko udaletxea. ARTXIBOA

Heldu den ikasturterako ikastetxeendako, irakaskuntza kooperatibendako eta guraso-elkarteendako laguntzak dira. 

Altsasuko Udalak herriko ikastetxeei zuzendutako dirulaguntzak 25.500 euroko poltsa du. Udalak diruz lagun daitezkeen lau lerro edo kontzeptu ditu: hezkuntza proiektu berritzaileentzako diru laguntza; irakaskuntzara bideratutako materiala hobetzeko programen diru-laguntza, berrikuntzaren bidez; eskolaz kanpoko euskarazko jardueren gastuetarako diru-laguntza; eta, azkenik, Gurasoen Elkarteek antolatutako jarduerak. Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 21ean despedituko dute. Deialdiari buruzko informazioa Altsasu.eus webgunean dago.