Ganbarazelairen buelta

Guaixe 2026ko ekainaren 2a

Altsasuko bigarren eskuko merkatuaren edizio berria egin zen. Taberna txiki bat eta musika emanaldiz alaituta egon zen. 

Altsasuko Alde Zaharreko Otadiko Kristo Deuna  kaleak Gabarazelai azoka izan zen maiatzaren 30ean, larunbata; topagune horretan edozeinek aukera zuen jada erabiltzen ez dituzten objektuak saldu edo aldatzeko. Hainbat salmahai izan ziren, eta Gorosti denda zenak ere ateak zabaldu zituen. Azokatik pasa zirenak arropa, liburu, altzari eta objektu aniztasun handia opatu zuten. Gainera goiz eta arratsaldez egon zen martxan azoka. 

Salmahaien artean taberna txiki bat jarri zuten. Edatekoekin batera, zero km-ko produktuekin egindako pintxoak eskaini zituzten. Izan ere, pintxoen zati bat Altsasuko establezimenduek dohaintzan emandako janariarekin prestatuko da, besteak beste, Eroski supermerkatuarekin. Gainera, Nerea Bonitok eta Adriana Olmedok Des Concertadas ikuskizuna eskaini zuten eguerdian. Arratsaldean, berriz, Sevi disk-jockeyak musikaz girotu zuen azoka.

Bestalde, azoka eta azoka artean bigarren eskuko objektuen trukea errazteko, Ganbarazelai Elkarteak whatsapp talde bat sortu zuen. Bertan, alta emandako edozein pertsonak dagoeneko erabiltzen ez dituen eta egoera onean dauden edozein motatako objektu erabiliak saltzeko edo trukatzeko aukera du.