Burunda pilotalekuaren taberna berritzeko lanak joan zen urtean hasi zituen Altsasuko Udalak. Aurrena sukaldea barra eta komunak berritu zituzten, eta sukaldean altzari berriak jarri ere. Maiatzeko azken astean barrako altzari berriak jarri ditu udalak. Javier Ollo Martinez alkateak jakinarazi duenez, "tabernaren zeharraldeko lau leihoak berritzea besterik ez da faltako zabaltzeko prest egoteko". Ollok gaineratu zuenez, "aurki tabernaren kudeaketa emateko prozesuaren baldintzak publikatuko ditu udalak altsasu.eus webgunean".