Barranka Txirrindulari Taldeak "ilusio handiz" prestatu du 29. Altsasu BTT Zeharkaldia. Ekainaren 14an, igandea, 09:00etan, abiatuko da Foru Plazatik. Bikerrendako "ibilaldi zoragarria" prestatu dutela azaldu du Jose Antonio Imaz Prim probaren arduradun eta koordinatzaileak.
Bi ibilbide daude: Luzea (53 km, 1300m+) eta Ibilbide Motza (43 km, 780m+). Finean ibilbide bera da, baina bi gainetara igo beharrean, motzekoek aurrera egiten dute. Guztiak batera abiatuko dira Urdiainerantz. Iturmendi eta Bakaiku atzean utzita Aritzalko atzealdetik Etxarri Aranatzera iritsi, eta Kontzezio baselizako bidetik Bakaikura helduko dira. Segidan, Guerra Hermanos fabrikatik Bernoako galtzadara joko dute. Luzekoek Bernoa igoko dute, ia Intxusbururaino.
Motzekoek, aldiz, Urdiaingo igerilekuetara joko dute zuzenean. Sorozarreta, Urdalur eta Kipular igota, Ziordiara jaitsi eta Ameztiatik helmugara iritsiko dira Luzekoak. Laburrekoek, Sorozarretatik Oroberantz egingo dute eta Olaztira jaitsita, handik helmugara.
Izena ematea zabalik dago ekainaren 11ko 23:59ak arte, Rockthesport webgunean. Informazio guztia, Barrankatt webgunean. Maiatzaren 26a baino lehen izena eman zutenek kamiseta jasoko zutela ziurtatu zuten. Ondoren animatzen direnak opari poltsa jasoko dute. 100